Urretxuko Udalak Javier Aguado eta Mari Jose Lizarralde senar-emazteak omendu ditu gaur eguerdian, Mineralogia eta Paleontologia Astearen irekiera ekitaldian. Ederrena pilotalekuko azokan parte hartzen ari diren bildumazaleei ongi etorria egin diete eta ondoren Aguado eta Lizarralde omendu dituzte, Mineralogia eta Paleontologia Astearen sorrera bultzatzeagatik eta urtero antolaketan laguntzeagatik.