Urretxun Bizi Gara harrera eskolaren aurtengo edizioko parte hartzaileei diplomak eman dizkiete gaur. Egitasmo honetan Urretxura bizitzera etorri den jendeak parte hartzen du. Bertako zerbitzuen, ohituren eta euskal kulturaren berri ematen diete. Egitasmo hau udalak bultzatzen du eta herriko hainbat elkarteren laguntza du.
Horra hor aurten graduatu diren urretxuarren izen-abizenak eta jatorria: Brian Eduardo Suarez Diaz (Kolonbia), Siomara Carmona Garcia (Kolonbia), Zuleija Larosi Hamdi (Sahara), Candida Omogo Ncogo Mofuman (Ekuatore Ginea), Norma Marilu Tamariz Espinoza (Peru), Osasu Omoruyi (Nigeria), Seynabou Diagne (Senegal), Maria Faisury Sanchez Plaza (Kolonbia) eta Cesar Luis Silva Sermeño (Venezuela).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide