Asteburuan Agiñako San Martin jaiak ospatu dituzte. Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, jende asko hurbildu da ekitaldiez gozatzera. Iaz ez zen San Martin jaiak ospatzerik egon eta zumarragarrek eta urretxuarrek Agiñako jaiez gogo bizia zuten. Meza, prozesioa, bertsolariak, hamaiketakoak, bazkariak eta afariak, pilota partidak, dantza saioa… egon ziren. Horretaz gain, urdaiazpiko bat zozkatu zuten. Argazkian ageri diren Leienyk eta Ameliak irabazi zuten. Agiñako bizilagunek eskerrak eman nahi dizkiete asteburuan beraien auzora gerturatu diren guztiei.