EH Bilduk manifestazio nazionala deitu du larunbaterako, Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte! lemapean. “Besarkatzeko, berotasuna sentitzeko, amesteko, konprometitzeko. Herri bat eta nazio bat garela erakusteko. Txoko guztietako ezkertiar eta independentistak berriro elkartzeko eguna”, diote. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, La Casillatik. Ezkio, Itsaso, Urretxu eta Zumarragan autobusa antolatu dute. 15:30ean aterako da, Areizaga-Kalebarren plazatik. Motz eta Osaba tabernetan eta Amalur elkartean eman daiteke izena. Baita ehbildu@zumarraga.eus eta urretxu@ehbildu.eus helbideetara mezua bidalita ere.