Espainiako 20 urte azpikoen selekzioko hautatzaileak Elene Lete atezain zumarragarra deitu du, Costa Daurada Trophy Salou txapelketa jokatzeko. Txapelketa hau azaroaren 26tik 30era jokatuko da. Espainiako selekzioak Mexiko, Alemania eta Frantziaren aurka jokatuko du.
Letek Realean jokatzen du. Denboraldiako lehen partidak jokatu zituen, baina ondorengoetan Natalia Arroyo entrenatzaileak Adriana Nanclares hautatu zuen. Azken partida Letek jokatu zuen, Atletico de Madrid taldearen aurka. Zumarragarrak partida bikaina jokatu zuen eta Realak 0 eta 1 irabazi zuen.