Bizirauteko legezko eta ez hain legezko lanak egiten dituzten haur batzuen istorioa kontatzen du film iraniarrak.
ButaK 21 zineklubak Hijos del sol pelikula emango du ostiralean, 22:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Majid Majidi irandarraren pelikula honetako protagonistak bizirauteko legezko eta ez oso legezko lanak egiten dituzten haur batzuk dira. Zuzendaria haur iraniar askok bizi duten egoera gogorra islatzen saiatu da.