Ekitaldia Internetez jarraitu ahal izango da
Gurutz Linazasoro neurologo zumarragarrak 2021eko Joxemari Korta sarietako bat jasoko du gaur. Linazasoro Parkinsonean aditua da eta Vivebiotech bioteknologia enpresaren sortzailea. Gainontzeko sarituak Ignacio Uria enpresaria eta Victoria Cañas eta Fernando Salamero ardandegi-jabeak dira.
Ekitaldia 17:00etan izango da eta Internetez jarraitu ahal izango da, ekogarapena.eus/kortasariak21 helbidean.