
Jon Andueza eta Mikel Rodriguez zumarragarrek hirugarren mailako Gipuzkoako pala txapelketako finala jokatuko dute larunbatean, 17:00etan, Beloki pilotalekuan. Orioko bikote baten aurka jokatuko dute. Finala irabazi edo galdu, Anduezak eta Rodriguezek bigarren mailan jokatuko dute datorren urtean.