Larunbatean, 23:10ean, Iparragirreren jaiotzaren urteurreneko kontzertua emango dute ETB1 katean. Kontzertua ekainaren 20an egin zen, Urretxuko San Martin de Tours elizan, eta primerako artistek parte hartu zuten. Gorka Hermosak Urretxuko Udalaren enkarguz konposatutako Urretxutik Mundura obra aurkeztu zuen. Obra horretan Iparragirreren melodia ezagunenen moldaketak eta bere obrak fusionatu ditu. Hermosarekin batera punta-puntako artistek parte hartu zuten, Hermosak gonbidatuta: Joseba Apaolaza aktorea, Toti Martinez de Lezea idazlea, Jon Maia eta Maialen Akizu bertsolariak, Josu Maroto marrazkilaria, Marina Pardo mezzosopranoa, Blanchard Strings orkestra eta Easo abesbatza.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide