GI-631 errepideko obran leherketak egiten ari dira, errepidea zabaldu ahal izateko. Leherketa horiek trafikoan eragiten dute, errepidea itxi beharra baitago. Leherketa gehienek 20 minutuko mozketak eragin dituzte, baina mozketa batzuk luzeagoak dira. Bihar (osteguna) egingo den leherketak 6 orduko mozketa eragingo du: errepidea Aizpurutxo auzoan itxiko da, 11:30etik 18:00etara (obraren erritmoaren arabera, irekiera aurreratu edo atzeratu egin daiteke).
Urtarrilera arte, zortzi leherketa gehiago egingo dira. Errepidearen egoera denbora errealean kontsultatu daiteke. Horretarako, @631_Aizpurutxo kanala sortu dute Twitter-en eta Whatsapp talde bat ere bai. Talde horretan mezuak bidaltzen dituzte errepidea itxi edo irekitzen den aldi oro. Talde horretako zenbakia 672690564 da. Zenbaki horretara mezua bidali behar da, taldean sartzeko eskatuz.