Peñak eta Albisuk, Ezkurdia eta Tolosaren aurka jokatuko dute. Promesa txapelketako partidan, berriz, Xabier Erostarbe urretxuarrak parte hartuko du.
Aurten ere binakako txapelketako partida jokatuko da Santa Lutzi egunean, Urretxun. Jaialdia 17:30ean hasiko da. Peña II eta Albisuk, Ezkurdia eta Tolosaren aurka jokatuko dute. Ohi bezala, Promesa txapelketako partida ere jokatuko da eta partida horretan Xabier Erostarbe urretxuarra lehiatuko da. Salaberriak eta Erostarbek, Larrazabal eta Salaverri IIren aurka jokatuko dute. Laugarren jardunaldiko partida izango da. Jardunaldi bakarra jokatu da eta Salaberriak eta Erostarbek beraien partida irabazi dute.