
Beloki elkarteak, Kirolzalek eta Ados elkarteak pilota jardunaldi irekia egin dute gaur Zumarragako pilotalekuan. Jardunaldi hau neskei zuzendua egon da bereziki, esku pilota proba dezaten. Punta-puntako lau pilotarirekin jokatzeko aukera eduki dute: Olatz Arrizabalaga, Amaia Aldai, Maite Ruiz de Larramendi eta Iera Agirrerekin.