Klubak Endika Altzelairen ekimenarekin bat egin du eta sarreran saltzen diren zozketako txartelekin lortutako dirua gaixotasun arraroak ikertzera bideratuko du
Larunbatean hitzordu berezia du Urola Kirol Elkarteak. Ohorezko Mailako partida jokatuko du mutilen taldeak Arrasateren aurka, eta aurrez, aurtengo apirilean hil den Luis de Arriba bazkidea omenduko du, urte luzez klubeko delegatu izana. Urolaren alde egindako lan guztia eskertuko diote haren alargunari, alabari eta bilobari.
Bestalde, Urolak Endika Altzelairen erronka solidarioarekin bat egitea erabaki du gaixotasun arraroen alde, eta arratsalde horretan Argixao sarreran saltzen diren zozketako txartelekin lortutako dirua ekimenera bideratuko du.
Endikaren alabak, sei urteko Erinek, Ehlers-Danlos baskularra du, bere sistema baskularreko kolagenoari eragiten dion gaitz arraro bat. Zumarragarrak Donostiako Maratoian hartuko du parte igande honetan eta horrekin batera, maratoi solidarioa jarri du martxan Muevete por los que no pueden elkartearekin batera. Helburua gaixotasun arraroen ikerketarako dirua lortzea da. Donostiako lasterketaren babesle den Zurich fundazioak ekimenarekin lortutako diru kopuruaren %50a emango du.
Urolaren zuzendaritzak larunbatean Argixaora igotzeko deia egiten die Urretxuko eta Zumarragako herritarrei. Urolaren partidaz gozatzeaz gain, omenaldian parte hartu eta gaixotasun arraroei lagunduko diete.
Ohi denez, txartelak erosten dituztenen artean ATA harategiak emandako produktu sorta bat zozketatuko da. Aste honetako saria berezia izango da, hitzorduaren parekoa. Urolak Mondragon taldearen aurka jokatuko du eta partida 16:00etan izango da.
Argazkian Luis de Arriba ageri da, erdiko ilaran, eskuinetik hirugarrena.