Nahia Garrido igerilari urretxuarra marka guztiak hausten ari da. Espainiako txapelketan parte hartzen ari da, 14 urterekin. Gaur arratsaldean bizkar igeriketako 200 metroko proban parte hartu du (finaleko gazteena izan da) eta bosgarren postuan sailkatu da. Estatuko bosgarren onena da, beraz, bizkar igeriketako 200 metroko proban. Hori gutxi balitz, bere adinekoen Espainiako errekorra hautsi du, bi aldiz. Finalerdian 2:12:77 denbora egin du eta finalean 2:10:42. Bihar bizkar igeriketako 100 metroko proban parte hartuko du.