Bihar, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan
9 urteko haur batek bere bizilagun batek sexu abusuak egin dizkiola salatu du Zumarragan. Salaketaren arabera, gertaera azaroaren 7an jazo zen. Gizonezkoaren alabak etxeko lanak egiten laguntzen zion eta abusuak bere zain zeudenean izan zirela salatu du. Hiru urteko alaba beraiekin zegoen eta bera ere erasotu zuela salatu du. Azaroaren 14an berriro erasotu zuen. Bihar kontzentrazioa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan gertaera hau arbuiatzeko. 19:00etan izango da, Erasorik ez erantzunik gabe lemapean.