Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Areizaga-Kalebarren plazan, bere bizilagunak sexu abusuak egin dizkiola salatu duen 9 urteko haurrari elkartasuna adierazteko. Kontzentrazioa Urola Garaiko Koordinadora Feministak eta Itaiak deitu dute, Erasorik ez erantzunik gabe eta Indarkeria matxista orori aurre egin lemapean.
Salaketaren arabera, gertaera azaroaren 7an jazo zen. Gizonezkoaren alabak etxeko lanak egiten laguntzen zion eta abusuak bere zain zeudenean izan ziren. Hiru urteko alaba beraiekin zegoen eta bera ere erasotu zuela salatu du. Azaroaren 14an berriro erasotu zuen.