Bilboko Musika Bandak Juanma Begiristain klarinete-jotzaile urretxuarrak konposatutako obra bat estreinatuko du bihar (ostirala). Gernika suzko euripean obra 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketan oinarritua dago. Bilboko Musika Bandaren kontzertua 18:30ean izango da, Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioko auditorioan. Sarrera libre izango da, edukiera bete arte.
Begiristain Bilboko Musika Bandako kidea da, 2001etik. Lehenago La Pamplonesa bandan jo zuen. Euskadiko Orkestrarekin ere jo du, bi aldiz.