Luzio Gabiriaren omenezko bertso saioa primerakoa izango da aurten ere: igandean Nafarroako txapelketa irabazi zuen Saioa Alkaizak, Amets Arzallus Euskal Herriko txapeldun ohiak, Unai Iturriagak, Aroa Arrizubietak eta Antton Fernandez urretxuarrak parte hartuko dute. Gai jartzaile lanetan Mikel Iturriotz arituko da. Saioa hilaren 12an izango da, 19:15ean, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, hemen eta Zelai Arizti aretoko leihatilan.
Argazkia: Foku