Urola Triatloi Klubak Jolasetik jokora: kirolaria eta pertsona mahai-ingurua antolatu du hilaren 16rako (osteguna). Gorka Izagirre eta Xabier Isasa txirrindulariek, Ainhoa Sanz korrikalariak eta Santi Perez entrenatzaileak parte hartuko dute. Moderatzailea Aitor Alberdi izango da. Urretxuko Labeaga aretoan egingo dute, 19:00etan.