Urte luzetan Zumarragako El Salvador parrokiako parrokoa izan zen Jose Ignacio Munillak Donostiako gotzain kargua utziko du. Otsailaren 12tik aurrera Orihuela-Alacanteko gotzaina izango da.
José Ignacio Munilla Agirre Donostian jaio zen 1961eko azaroaren 13an. 1986ko ekainean Zumarragako Andre Mariaren Zeruratze parrokiako apaiz-laguntzaile izendatu zuten. Lau urte egin zituen bertan. 1990eko uztailaren 16an, Zumarragako El Salvador parrokiako erretore izendatua izan zen eta eginkizun horretan ihardun zuen hamasei urtez, Palentziako gotzain izendatu zuten arte. Azken 12 urteetan Donostiako gotzaina izan da.