ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita laugarren kate-begia Jorge Andueza 'Pitu'-k jarri du, 50 urte betetakoei eskainitako bertsoekin.
· Gaia: 50+ (gaizkileak)
· Doinua: Zaldibiko plaza
Berrogeita hamar urte
al ditugu bete
maleanteak bihurtu gera,
aizue hil arte.
Bizitza hau zeharo aldatu zaigu
ez gera ez ume ta ez gazte.
Arazoz arazo
frakasoz frakaso
Ametsetako motxila
ezin dugu jaso.
Ezinean gure akatsak onartuz
geure gazteen errua da akaso?
Milaka kritika
ondotik hasita
bazterrak nahasten ditugu:
Eroski ta Prika
Ilaran jendea ez segu ikusi
aitzakia, galdua dut bista
Ahalguztiduna
errurik ez duna
arazoak EZ konpontzen
ni bai txapelduna
Lege, arau, gauza guztin gainetik
eiten degu guk nahi deguna
Aizue ez saiatu
ez baikea bi katu
geure pentsamenduak
daitezkeenik aldatu
Inoiz ez baita txerri haundi bat
pertsona on bilakatu