Zumarragarra baikor ageri da, iaz baino ia hiru aste lehenago abiatuko baitira
Negu honetan ere Alex Txikon alpinista bizkaitarra Manaslu mendira igotzen saiatuko da. Aurreko neguan bezala, Iñaki Alvarez zumarragarra berarekin joango da. Alvarez baikor ageri da, iaz baino ia hiru aste lehenago abiatuko baitira (gaur bertan). Hala, eguraldi makurrena heldu aurretik gailurrera heltzea espero du. Gainera, iaz han utzitako sokak erabiltzeko aukera edukiko dute. Manaslu munduko zortzigarren mendi altuena da eta oraindik inork ez du igo negu betean.