Aldundiak Urola Kirol Elkarteari oroigarria eman zion Gipuzkoa Kirol Galan, klubaren 50. urteurrena dela eta. Oroigarria Amaia Aranburu lehendakari ordeak jaso zuen, Mikel Serrano Zumarragako alkatearen eskutik. Azken bi urteetan urteurrenak ospatu dituzten beste klubek ere oroigarriak jaso zituzten. Aldundiak Maite Maiora mendi korrikalaria eta Ander Elosegi piraguista nabarmendu zituen.