Zumarragako Udalak Igone Campos, Iban Azarola, Imanol Gartziandia, Elene Lete eta Urola Kirol Elkartea omenduko ditu
Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak omenduko ditu aurten ere. Aurtengo omenduak Igone Campos Odriozola eskiatzailea, Iban Azarola Gordo triatloilaria, Imanol Gartziandia Alustiza eskubaloi jokalaria, Elene Lete Para futbolaria eta Urola Kirol Elkartea izango dira. Urolak 50 urte bete ditu eta azken mende erdian herriaren alde egindako lanagatik omenduko dute.
Camposek munduko txapelketan parte hartu zuen martxoan eta igandean Espainiako Kopako proba bertikala irabazi zuen. Gartziandiari dagokionez, Hungariako Pick Szeged taldearekin fitxatu du eta Espainiako selekzioarekin jokatu du. Leteri dagokionez, Realeko lehen taldeko atezaina da eta Espainiako 20 urtez azpikoen selekzioarekin jokatu du. Azarolak Espainiako duatloi txapelketa irabazi du, 20-24 urtekoen mailan.
Ekitaldia ostiralean izango da, 11:30ean Zumarragako udaletxean.