Kontseilu Sozialista Goierrik bidesarien aurkako kontzentrazioa deitu du biharko (ostirala). Areizaga-Kalebarren plazan egingo dute, 19:30ean, Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu lemapean. Urtarrilean A-636 errepidean bidesaria kobratzen hasiko dira eta Kontseilu Sozialista Goierrik langilegoaren bizi baldintzak okertzen ari direla uste du. “Bidesari hau bizitzaren garestitzearen parte dela uste dugu, gasolinaren eta elektrizitatearen prezioan ere ikusten dena eta Espainiako gobernuaren autobide guztiak ordainarazteko erabakiak konfirmatzen duena. Krisi garaian, langile klasearen bizi baldintzak okertzen ari dira. Alderdi politiko instituzional guztiak dira, zuzenean edo zeharka, bidesari hau jartzearen arduradun. Egoera horren aurrean, kanpaina bat jarri dugu martxan. Antolatzea da bidesareari eta etorriko direnei erantzuteko era bakarra. Gainera, antolakuntza hori komunista izan behar dela uste dugu. Kapitalaren diktadurari aurka egin eta gizarte berri baten aldeko antolakuntza behar dugu”.