Zumarragako eta Urretxuko euskarazko irakurle taldeak abenduko saioa egin zuen atzo, Zelai Arizti kultur etxean. Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren Ni ez naiz hemengoa lana landu zuten eta idazlea bertan izan zen. Sarrionandiak bere bizitzari eta lanari buruz hitz egin zuen Urretxu eta Zumarragako irakurleekin.