Kontseilu Sozialista Goierrik bidesarien aurkako kontzentrazioa egin du gaur arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazan, Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu lemapean. Urtarrilean A-636 errepidean bidesaria kobratzen hasiko dira eta Kontseilu Sozialista Goierrik langilegoaren bizi baldintzak okertzen ari direla uste du. “Krisi garaian, langile klasearen bizi baldintzak okertzen ari dira. Alderdi politiko instituzional guztiak dira, zuzenean edo zeharka, bidesari hau jartzearen arduradun. Antolatzea da bidesareari eta etorriko direnei erantzuteko era bakarra. Gainera, antolakuntza hori komunista izan behar dela uste dugu”.