Gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Urretxuko Labeaga kaleko Stylo ile-apaindegi eta jantzi-dendak irabazi du, bigarrena Urretxuko Labeaga kaleko Ur (Leire Santillan) dendak eta hirugarrena Zumarragako Secundino Esnaola kaleko Fernando Salegi harategiak. 33 parte hartzaileek gustuko erakusleihoaren aldeko botoa emateko aukera izan dute eta boto gehien jaso dituena Stylo izan da. Bestalde, epaimahaiak bi aipamen berezi egin ditu: Zumarragako Soraluze kaleko Urdangarin burdindegia eta Urretxuko Iparragirre kaleko Oleta iturgintza.