Zumarragako Udalak Igone Campos, Iban Azarola, Imanol Gartziandia, Elene Lete eta Urola Kirol Elkartea omendu ditu
Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak omendu ditu gaur goizean udaletxean. Aurtengo omenduak Igone Campos Odriozola eskiatzailea, Iban Azarola Gordo triatloilaria, Imanol Gartziandia Alustiza eskubaloi jokalaria, Elene Lete Para futbolaria eta Urola Kirol Elkartea dira. Urolak 50 urte bete ditu eta azken mende erdian herriaren alde egindako lanagatik omendu dute.
Camposek munduko txapelketan parte hartu zuen martxoan eta igandean Espainiako Kopako proba bertikala irabazi zuen. Gartziandiari dagokionez, Hungariako Pick Szeged taldearekin fitxatu du eta Espainiako selekzioarekin jokatu du. Leteri dagokionez, Realeko lehen taldeko atezaina da eta Espainiako 20 urtez azpikoen selekzioarekin jokatu du. Azarolak Espainiako duatloi txapelketa irabazi du, 20-24 urtekoen mailan.
Gartziandiak eta Urolako ordezkariek, Jotxin Iturbe lehendakariak eta Valentin Barrena lehendakari ohiak, bakarrik parte hartu ahal izan du ekitaldian. Gainontzekoen oroigarriak senitartekoek jaso dituzte. Elene Letek sinatutako kamiseta bat oparitu dio udalari.