Urola triatloi taldeak antolatu du, aurten ere, urtea agurtzeko lasterketa herrikoia. Parte hartzeko, izena aurrez eman behar da.
Urola Triatloi Klubak San Silbestre eguneko lasterketa antolatu du aurten ere. Korrikalariak 16:30ean abiatuko dira, Urretxu ko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik. Izena emateko epea ireki dute jada.
Lasterketa honen helburua emakumeen parte hartzea sustatzea da. Hori dela eta, bikoteka parte hartu behar da: senar-emazteak, aita-alabak, ama-semeak, lagunak, lankideak… Oso lasterketa herrikoia da eta parte hartzaile gehienen helburu bakarra primeran pasatzea da.
Izena emateko, herrikrosa.eus webgunera jo behar da. Aurrez izena ematen dutenek 8 euro ordainduko dute. Egunean bertan izena ematen dutenek, berriz, 10 euro ordainduko dute. Antolatzaileek izena aurrez ematea gomendatzen dute.
Korrikalariek 5 kilometro osatuko dituzte Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. 2,5 kilometroko itzulia bi aldiz osatuko dute: Areizaga-Kalebarren, Soraluze, Legazpi, Secundino Esnaola, Isabeleko zubia, Labeaga, lizeoa, bidegorritik Etxeberriraino eta Areizaga-Kalebarreneko helmuga.