Igandean izango da, 10:00etatik 14:30era. Hamazazpi artisauk jarriko dituzte postuak.

Datorren igandean, X. Arte eta Artisautza azokaren bigarren saioa egingo da Zumarragako plazan, 10:00etatik 14:30era. Guztira, 17 artisauk hartuko dute parte: Ilunabar, Koldo Cadierno, Monicascrap, Anepitxin, Josu Maroto, Hi! Txaro, Nerea del Barrio, Hi! Osagarriak, Ane Garai, Fermin Goenaga, Titos, Hemeberhiru bitxiak, EM Zirrimarra, Araiz, Ehunduz, Emboss eta Kolorez.