Osasun arazoak tarteko hartu dute kontzertua bertan behera uzteko erabakia antolatzaileek
Gaur arratsaldean Urretxuko eta Zumarragako Hiri Galduak taldeak eta Willis Drummond baionarrek eman behar zuten kontzertua bertan behera gelditu da. Zumarragako udalak bidali duten oharraren arabera, osasun arazoak dira erabaki hau hartzeko arrazoi nagusia. Ez dute bestelako xehetasunik eman.
Sarreren dirua erositako modu berean itzuliko dela ere jakinarazi dute ohar berean.