Urretxuko eta Zumarragako Artisautza Elkarteak aurten ere Gabonetako eskulanen lehiaketa antolatu du. Guztira bederatzi lan aurkeztu dira lehiaketara eta antolatzaileak gustura agertu dira. Maialen Esteban Laskurainentzat izan da saria, elkarteko kideek hala erabakita. Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa, elkarteak Iparragirre kalean daukan lokalean.