Koronabirusak sortutako osasun egoera dela eta, Urretxu eta Zumarragako udalek urtarrilaren 23ko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa atzeratzea erabaki dute. Data berria, jartzen denean jakinaraziko da.
Bestalde, 2022ko haurrentzako zazpi ikuskizunerako bonua datorren astetik aurrera erosi ahal izango da. Haurrarentzako eta laguntzaile batentzako balio duen bonuak 30 euro balio du eta haurrarentzako bakarrik den bonuak 20 euro.
Urtarrilaren 13tik otsailaren 11ra egongo dira salgai, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara.