Alazne Mateo urretxuara Tele5 telebista kateko Secret story lehiaketan parte hartzen ari da. Mateok 44 urte ditu eta larrialdietako teknikaria da.
Saio honetako lehiakideak etxe batean entzerratuta daude. Bakoitzak sekretu bat du eta besteen sekretuak zeintzuk diren deskubritzen saiatu behar dira. Saio hau ostegun iluntzetan eta telecinco.es webgunean ematen dute.