Tunelak itxita egongo dira langileek lanean diharduten bitartean
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urretxu-Azkoitia bidegorriko tunelen argiztapena berrituko du datorren astetik aurrera. Hori dela eta, Aizkibel, Isukitza, Larregi eta Arkidiko tunelak itxita egongo dira hurrengo hiru asteetan, lanak egiten dituzten bitartean. Lanak astelehenetik ostiralera egingo dituzte, 08:30etik 18:30era. Ordutegi horretatik kanpo eta larunbat, igande eta jai egunetan tunelak irekita egongo dira.