ETB1eko Helmuga saioko protagonistetako bat June Garitano eskiatzaile urretxuarra izango da. Beijingo Neguko Joko Olinpikoei begira, BAT Basque Teamek egindako erreportaje sailaren barruan bigarrena eskainiko dute eta eski alpinoan aritzen diren Aingeru Garay, Juan del Campo eta Garitano izango dira protagonistak.
Horretaz gain, urte bukaeran ustekabean zendu zen Ampo Ordizia errugbi taldeko Kawa Leauma jokalariari omenaldi xumea egingo diote. Ondoren, Adur Amatriain surflari zarauztarra ezagutuko dute. Bere aita Euskal Herrian olatu handietan aitzindarietakoa izan zen eta nolako enborretik halako ezpala.
Ana Ramosek gidatzen du Helmuga saioa igandetan ematen dute, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.