Kontzentrazioa egin dute gaur arratsaldean Zumarragako ospitalean, Kontseilu Sozialista Goierrik deituta. Inguruko eskualdeetako 100 bat gaztek “osasungintzaren kolapsoaren aurrean”, osasun sistema sozialista deitu dute.
Osasun sistemaren eta horko langileen egoera “oso larria” dela esan dute eta murrizketak gaitzetsi dituzte. Langileek oinarrizko zerbitzua dutela eta aberatsek medikuntza pribatu oparo, azkar eta efektiboa dutela kritikatu dute. “Gaur egungo sistema kapitalistaren barnean ez dago dirurik ez interesik kalitatezko osasun publiko bat finantzatzeko. Kalitatezko osasun baterako baldinta sozialismoaren eraikuntza da. Horrela erakutsi du historiak: herrialde sozialistetan kalitatezko osasun zerbitzu unibertsalak existitu baitira”.