Ekitaldirako gonbidapenak Zelai Arizti kultur etxean banatuko dituzte, bihartik aurrera
‘Herri txiki, infernu handi’ saioko kideak Zumarragan egongo dira hilaren 26an. Ekitaldia 20:00etan izango da, Beloki pilotalekuan. Zumarragarrekin egindako elkarrizketak emango dituzte, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik bakarrizketak egingo dituzte eta Sebastian Lizasok bertsoak abestuko ditu.
Ekitaldirako gonbidapenak Zelai Arizti kultur etxean banatuko dituzte, bihartik (asteazkena) aurrera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:30era. 16 urtetik gorakoentzako ekitaldia izango da eta COVID ziurtagiria beharrezkoa izango da. Pertsona bakoitzak hiru sarrera eskuratu ahal izango ditu gehienez.