Urtero bezala, Gainzuri ikastetxeko ikasleek egutegi bat egin dute. 2022ko egutegiaren gaia Euskara eta eskolako hizkuntzak da. Egutegia prestatzeko egindako lanekin, erakusketa irekiko dute ostiral honetan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Gaia Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gela guztietan lan dute, Hizkuntza ugari, guztiontzako opari lelopean. Irailean eman zioten hasiera proiektuari: euskarari eta eskolako familien jatorrizko hizkuntza guztiei buruzko informazioa jaso zuten, kultura eta identitate ezberdinak landu zituzten eta Txoria txori abestia ikastetxeko ikasle guztien jatorrizko hizkuntzetara itzuli zuten. Bukatzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko lan plastiko bat egin zuten.
Lan hau guztia Zelai Ariztin ikusgai egongo da, ostiraletik hilaren 30era bitartean: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.