Urretxu-Zumarraga ikastolako DBHko 2. mailako ikasleek gazteen aisialdiari buruzko lan bat egin dute eta gaur proposamenak aurkeztu dizkiete bi herrietako alkateei.
Ikasleek, bi herriek euren adineko gazteei eskaintzen dizkieten ekintzak aztertu dituzte eta gazteen nahiak jaso dituzte. Ondorioak udal ordezkariei azaldu dizkiete. Proposamen hauek egin dizkiete: espazio estali gehiago, gazte taldeen arteko kirol txapelketak, ekintza ludikoetarako lokalak, dantzaldiak egiteko lokala eta gazteentzako zine emanaldi gehiago.