Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak zazpi euskal preso Euskal Herriratzea adostu dute. Horien artean Xabier Zabalo zumarragarra dago. Zehaztu dutenez, Jaurlaritzak erabakiko du Martutenera (Donostia), Basaurira (Bizkaia) edo Zaballara (Araba) mugituko dituzten. Zabalo Logroñotik ekarriko dute Euskal Herrira.