Herri txiki, infernu handi saioko kideak Zumarragako Beloki pilotalekuan egon dira gaur. Zumarragarrekin egindako elkarrizketak eman dituzte, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik bakarrizketak egin dituzte eta Sebastian Lizasok bertsoak abestu ditu.
Aldaketarik ez bada, Zumarragan grabatutako saioa otsailaren 20an emango dute. Pagadik eta Gurrutxagak Fernando Salegi harakina, Antxon Biain pilotalekuko arduraduna, Agiñako Jose Angel Toledo, Anita Izagirre, Euxebio Zabala, Gregorio Zabalo, Uxue Kerejeta eta Jokin eta Ander Rodriguez elkarrizketatu dituzte.