Xabier Isasa txirrindulari urretxuarrak bihar debutatuko du profesional mailan, Euskaltel-Euskadi taldearekin. Mallorcako challengean, hain zuzen ere. El Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean “gogotsu” eta “apur bat urduri” dagoela esan du. Taldean oso gustura dago eta aurredenboraldiko kontzentrazioan bere burua ondo ikusi zuen, baina koronabirusa pasa du eta Mallorcara “juxtu samar” helduko dela dio. “Lasterketa amaitzen saiatuko naiz”. Landa, Valverde eta Saganekin lehiatzeak ilusioa egiten diola gehitu du.