ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita zazpigarren kate-begia berezia dator, egile nahiz doinu aldetik. Bideoa ere zabaldu dute:
-
Egileak: Larry Kantoi, Big Carvalho eta Dj Wall
Aldapako trapuzar
ze begiko miña
abertzale jatorrak
erdera du fiña
hamaika metrokoa
jarri ikurriña
Sabinok sortu eta
Asian egiña
Gaztetxea itxita
Batzokia irikita
kale zurrutarena
a ze polemika
txakurrak korrika ta
gazteak korrika
parkean egongo naiz
eidazu bixita
Herritarren dianan
hor dago dardoa
ura urrean pare
hartzazu tragoa
publiko bihurtzean
Onura mordoa
ura garesti dago
atera ardoa
Anbulatorioa
pilula mahasti
zabalik nahi deguna
24/7
halare bestela ondo (?!)
ez gaude horren gaizki
Irimo edo Izazpi?
nahiago Legazpi
Plazan erdin Legazpik
ez nau erakartzen
indigenan burua
ari da zapaltzen
estatuakin zer egin
ari naiz pentsatzen
filipinarrei eman
zapaldu dezaten
Urretxu ta Zumarra
ez ditut bereizten!
Urola edo Goierri
zer gera gu aurten?
bipolartasunari
konponbide ematen
bi herri izango gera
udaletxe baten