Jon Plazaolak Urolaren 50. urteurrenari buruzko bakarrizketa egingo du eta ondoren solasaldia gidatuko du
Hilaren 12an izango da, 11:30ean, Zelai Arizti aretoan
Urola kirol elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da eta datorren asteko larunbaterako, hilaren 12rako, bakarrizketa eta solasaldi antolatu dituzte. Jon Plazaola Urolako jokalari ohi eta aktoreak Urolari buruzko bakarrizketa egingo du eta ondoren solasaldia gidatuko du. Solasaldian Urolako lehendakari, entrenatzaile eta jokalari ohiek parte hartuko dute: Vicente Quevedo, Martin Agirre, Matias Sanchez, Iñaki Ibarzabal, Amaia Elgarresta, Maider Amado, Francis Mendiluze, Asier Martin eta Mikel Mesonerok.