Capital Energy enpresak bi zentral eoliko egin nahi ditu Irimon eta Oletan. Herritar talde batek egitasmo horri buruzko eztabaida antolatu du. Ekitaldian Arabako Mendiak Aske taldeko eta Goiener Energia Komunitateko kideek parte hartuko dute. Solasaldia otsailaren 17an izango da: 18:00etan, Urretxuko kultur etxean.