Ostiral gauean izango da, Zelai Arizti aretoan. Nerabezaroa, familia eta kalse ezberdinetako jendearen arteko harremanak ditu hizpide.
ButaK 21 zineklubak Libertad pelikula emango du ostiralean, 21:15ean, Zelai Arizti aretoan. Lan hau nerabezaroari, klase ezberdinetako jendearen arteko harremanari eta familia barruko inkomunikazioari buruzkoa da. Clara Roquet zuzendariaren lehen filma da eta larunbat honetan banatuko diren Goya sarietarako sei izendapen jaso ditu. Tartean, film onenari dagokiona.