Iñaki Alvarez Manaslura joan da bigarrengoz Alex Txikonekin, mendi hau neguan igotzeko asmoarekin. Aurten ere amore eman behar izan dute, elurra dela eta. Gaurkoa azken eguna dute oinarrizko kanpalekuan. Elur asko egin du eta, gainera, hilaren 16rako elurtea eta haizete bortitzak iragarri dituzte. Alvarezek onena proiektua bertan behera uztea dela esan du. “Lehentasuna guztiok osasuntsu jaistea deako, lagun bezala jaistea”.