Astearteko osoko bilkura berezian Secundino Esnaola kaleko 12 eta 14 zenbakien atzealdea berrurbanizatzeko proiektuari lehen onespena eman zioten. «Zoruak eman egin du eta bizilagunak aspalditik ari ziren berrurbanizazioa eskatzen. Berrurbanizazioa Urola kaletik Ibai-Ondoren amaierara egingo da, kooperatiba zegoen tokiraino. Aurrekontua 515.000 eurokoa da», azaldu zuen alkateak.